1. Webguneko lege-oharra

Identifikazio-datuak

Informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan jasotako informatzeko betebeharra beteaz, datu hauek adierazi nahi dira: www.tajo.coop/ webgunearen titularra Industrias TAJO (aurrerantzean TITULARRA) da, eta ondorio hauetarako helbide hau du, Aranguren poligonoa 9, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa, eta IFZ hau du: F20025391. Harremanetarako helbide elektroniko hau du: tajo@tajo.coop.

Erabiltzaileak

TITULARRAREN atari honetan sartzen bada edota erabiltzen badu, ERABILTZAILE bihurtuko da eta sartzen denetik edota erabiltzen hasten denetik hemen adierazitako erabilera-baldintza orokorrak onartzen ditu.

Atariaren erabilera

www.tajo.coop/ atarian TITULARRAK Interneten duen informazioa, zerbitzuak, programak edo datuak (aurrerantzean 'edukiak') ditu eskura ERABILTZAILEAK. ERABILTZAILEARENA da ataria erabiltzearen erantzukizuna. Erantzukizuna du erregistratzean ere, zerbitzu edo eduki batzuetan sartzeko erregistratu beharra egonez gero. Erregistro horretan ERABILTZAILEA izango da egiazko eta legezko informazioa ematearen arduraduna. ERABILTZAILEAK hitza ematen du TITULARRAK bere webgunearen bidez eskainitako edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiliko dituela.

Datuen babesa

Datu pertsonalak babesteko indarrean dauden legediko jarraibideak betetzen ditugu eta erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera eta tratamendu zuzena bermatzeko lanean aritzen gara, erabiltzaileak bere datuak ematean tratatzeko baimena ematen baitigu.

ERABILTZAILEEI jakinarazten zaie emandako datu pertsonalak Industrias TAJOren fitxategian sartuko direla, eskatutako zerbitzuak eta informazioa emateko.

ERABILTZAILEAK eskubidea du bere datu pertsonaletan sartzeko, zuzentzeko, uko egiteko, aurka egiteko, ahazteko, tratamendua mugatzeko eta eramateko, Legean aurreikusitako terminoetan eta eskubide hori erabili ahal izango du aurrez adierazitako helbide elektronikora horien arduradunei idatzi bat bidalita.

Informazio gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea beteaz, jakinarazten zaizu zure baimena eskatuko dela uneoro zure helbide elektronikoa merkataritzako xedeekin erabiltzeko.

Jabetza intelektuala eta industriala

TITULARRA bere kabuz edo lagapen bidez, www.tajo.coop/ atariaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita bertan dauden edukiena ere. Eskubide guztiak gordeta. Jabetza intelektualari buruzko Legeko 8. artikuluan eta 32.1 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, erabat galarazita dago webgune honetako eduki guztiak edo zati bat erreproduzitzea, banatzea eta komunikazio publikoa egitea, baita eskura jartzea ere, merkataritza xedeekin bada, edozein euskarritan eta bitarteko tekniko erabiliz, eta TITULARRAREN aurretiazko eta berariazko baimenik ez badago.

Cookien politika

Cookiea fitxategi bat da eta zure ordenagailuan deskargatzen da webgune batzuetan sartzean. Cookien bidez, webgune batek erabiltzaile baten edo bere ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltegiratu eta berreskuratu dezake, besteak beste, eta duten informazioaren eta bere ekipoa erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke. Erabiltzailearen nabigatzaileak cookieak egungo saioan baino ez ditu gordetzen disko gogorrean, memorian oso espazio txikia hartzen du eta ez dio ordenagailuari kalterik egiten. Cookiek ez dute berariazko informazio pertsonalik inondik eta inora, eta gehienak ezabatu egiten dira disko gogorretik nabigatzaileko saioa bukatutakoan (saioko cookieak esaten zaie).

Nabigatzaile gehienek estandar gisa onartzen dituzte cookieak eta, horiek dena delakoak izan arren, segurtasun doikuntzetan baimentzen edo galarazten dituzte aldi bateko edo memorizatutako cookieak.

Beren berariazko baimenik gabe -bere nabigatzailean cookieak aktibatzearen bidez- TITULARRAK ez ditu cookietan estekatuko memorizatutako datuak erregistratzean emandako datu pertsonalekin.

Zer cookie mota erabiltzen dira webgune honetan?

Cookie teknikoak: Cookie hauek aukera ematen diote erabiltzaileari webgunean, plataforman edo aplikazioan nabigatzeko, eta webguneak eskaintzen dituen aukerak eta zerbitzuak erabiltzeko. Adibidez, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten guneetara sartzea, eskari bateko elementuak gogoratzea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak zabaltzeko edukiak gordetzea edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.

Analisirako cookieak: Guk edo hirugarrenek tratatu ondoren, erabiltzaile kopurua zenbatu dezakegu eta horrela erabiltzaileek eskainitako zerbitzuaz egiten duten erabilera neurtu eta azterketa estatistikoa egin. Horretarako aztertzen da gure webgunean egindako nabigazioa, eskaintzen ditugun produktuen edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko.

Hirugarrenen cookieak: Webgune honek hirugarren zerbitzuak erabili ditzake eta TITULARRAREN kontura informazioa bilduko dute estatistikak egiteko, ERABILTZAILEAK webgunearen zer erabilera egiten duen ikusteko eta webguneko jarduerarekin zerikusia duten beste zerbitzu batzuk eskaintzeko.

Zehatz esateko, webgune honek Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc-k eskaintzen duen webguneen zerbitzu analitikoa. Bere egoitza Estatu Batuetan dago: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, California 94043. Zerbitzu hauek eskaintzeko erabiltzen dira cookie hauek eta informazioa biltzen dute, erabiltzailearen IP helbidea barne; informazio hori Googlera igorriko da eta hark tratatu eta biltegiratuko du google.com webgunean ezarritako terminoetan. Legezko arrazoiengatik informazio hori hirugarrenei igortzeko aukera dago edo hirugarren horiek Googleren kontura informazioa prozesatu dezakete.

Erabiltzaileak webgune hau erabiltzean berariaz onartuko du aurrez aipatutako forman eta xedeekin jasotako informazioaren tratamendua. Eta, era berean, aitortzen du datu horiek edo informazio hori tratatzeari uko egiteko aukeraren berri baduela; horretarako, ez da onartu behar cookien erabilera, zure nabigatzailean xede horretarako konfigurazio egokia aukeratzearen bidez. Baina zure nabigatzailean cookieak blokeatzeko aukera aukeratuz gero, litekeena da webguneko funtzionalitate denak ezin erabiltzea.

ERABILTZAILEAK bere ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo kendu egin ditzake, bere nabigatzaileko aukeren konfigurazioaren ondorioz.

Bermeen eta erantzukizunen salbuespena

TITULARRA ez da, inondik eta inora, webgunea erabiltzearen ondorioz egon daitezkeen mota orotako kalteen erantzulea.

Aldaketak

TITULARRAK beretzat gordetzen du aurrez adierazi gabe webgunean egoki iritzitako aldaketak egiteko eskubidea.

Estekak

www.tajo.coop/ webgunean Interneteko beste toki batzuetarako estekak edo hiperestekak egonez gero, TITULARRAK ez du inolaz ere beste webgune horietan dauden edukien erantzukizunik, eta ez du horietako materialen edo informazioaren kalitaterik bermatuko. Era berean, kanpoko esteka hauek jartzeak ez du estekatutako erakunde horiekin inolako elkarte, fusio edo parte hartzerik dagoenik esan nahi.

Salbuesteko eskubidea

Erabiltzaileek baldintza hauek betetzen ez badituzte, TITULARRAK beretzat gordetzen du eskainitako webgunera edota zerbitzuetara sarbidea ukatzeko edo kentzeko eskubidea, bere kabuz edo hirugarren batek eskatuta.

Orokortasunak

TITULARRAK baldintza hauek ez betetzea jazarri egingo du, baita bere atariaren edozein erabilera ezegoki ere, eta zuzenbidez dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak erabiliko ditu horretarako.

Baldintza hauen iraupena eta aldatzea

TITULARRAK edozein unetan alda ditzake hemen zehaztutako baldintzak, eta behar bezala argitaratuko dira hemen agertzen diren bezala. Baldintza horien iraupena bere esposizioaren arabera egongo da eta indarrean egongo dira behar bezala argitaratutako beste batzuez ordezkatu arte.

Ezarri daitekeen legedia eta jurisdikzioa

TITULARRAREN eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana indarrean dagoen espainiar Legediak arautuko du eta gorabehera oro ezarri daitekeen legediaren araberako auzitegi eskumendunen mende jarriko da.