
TAJO, Europa mailako enpresa taldea, 1963az geroztik, Automobileko Osagarrien eta Etxetresna Elektronikoen sektoreentzat plastikozko osagaiak eta azpimultzoak garatzen eta hornitzen dituena.

1963 Tajo Errenterian hasi zen lanean, Moldeak egiten
1966 Injekzio bidezko eraldaketari ekin zion, eta bere ekoizpena Oiartzuna eraman zuen; gaur egun bertan ditu bulego nagusiak eta Ekoizpen Planta bat.
2000 Cabanillas del Campon Ekoizpen Planta bat instalatu zuen (Guadalajara)
2002 Lezon Ekoizpen Planta bat instalatu zuen (Gipuzkoa), Automozioaren sektoreko Osagaietan eta multzoetan espezializatua
2004 Moravska Trebovan Ekoizpen Planta bat instalatu zuen (Txekiar Errepublika), Automozioaren eta Etxetresna Elektrikoen sektoreetarako osagaiak eta multzoak fabrikatzeko
2005 Pietrzykowicem Ekoizpen Planta bat instalatu zuen (Polonia), Etxetresna Elektrikoen sektorerako osagaiak eta multzoak fabrikatzeko
Tajok etengabe ideia berriak sortzen ditu produktu-prozesuan, eta horretarako talde gazte bat dauka, oso kualifikatua, enpresak plastikozko moldeen fabrikazioan eta injekzioan duen esperientzian oinarrituta eta bere hornitzaileekin eta zentro teknologiko espezializatuekin lankidetza sendoan arituz.
Gure produktuen lehiakortasuna dugu motor nagusi, eta horregatik, hasiera-hasieratik, gure ezagutzan oinarrituta, bezeroak espero duen balioa hobetzen dugu eta produktuaren bizitza osoan bizirik mantentzen ditugu balioa emateko prozesuak, errentagarritasuna hobetzeko.
Berrikuntza gure eskaintza hobetu ahal izateko tresnatzat dugu, funtzioari eman beharreko soluziotzat, eta aukera ematen digu bezeroarekiko harremana leialtzeko eta gure etorkizuna bermatzeko.
Gure produktuak eta prozesuak garatzeko, honako teknika eta tresna hauek erabiltzen ditugu:
|
Prozesuaren garapena:
|
Definizioa eta fabrikazioa:
|
Dekorazioa:
|
Gure bezeroen gogobetetzea da gure lehentasun nagusia eta enpresa izateko dugun arrazoia. Horregatik, Kudeaketa Sistema integratua garatu dugu, oinarri hauekin: (klik egin jaisteko)





Kalitatea: Tajon kalitateari buruzko konpromisoa funtsezkoa da. Oinarriak dira erakunde eraginkorra, proportzionatua eta hobekuntzara orientatua. Proiektuen hasieratik, gure bezeroek eskatzen dute proiektuek beren baldintzak eta beharrak aseko dituztelako segurtasuna, eta, horregatik, Tajok Kalitatearen inguruko erreferentzia nagusien ziurtagiriak bermatzen eta mantentzen ditu bere zentro guztietan.
Prebentzioa: taldearen funtsezko konpromiso eta helburuetakoa. Laneko Segurtasunari eta Arriskuei buruzko betebeharrak betetzea, lanpostu seguruagoak lortzeko eta lan istripuak desagerrarazteko. Prebentzioa Kudeatzeko Sistema bat daukagu, OSHAS 18001 Arauan oinarritua.
Ingurumena: Tajon lan egiten dugu gure jarduerak errespetu osoz gara daitezen Ingurumena kontserbatzeko. Ingurumenarekin dugun konpromisoa gauzatzeko, zorrotz betetzen ditugu Nazioarteko, estatuko, erkidegoko, udaletako… ingurumen legedia. ISO 14001 Arauan oinarritutako ziurtagiria daukagu.

©2010 Tajo S. Coop.